XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Garaje erabilpeneko sotoko oinaren gehieneko okupazioa marraztea S-1 Sektorean eta beronetako ezaugarri-taulako 6. atalaren bigarren parrafoa zuzentzea.

- 2. Sektoreko ezaugarri-taulako 5. atalaren azken bi parrafoetan agertutako Ezin izango dira gainditu rasante gaineko altuerak adierazpena eta Plan Orokorrari egindako aipua zuzentzea.

- 31. areako hirigintz iharduerako unitate bakoitzaren azalera partzialeko parametroa zuzentzea.

- S.G. E.S.A.-5eko ezaugarri-taularen parrafoa eta S.4. Sektoreko ezaugarri-taulako 8. atalean agertutako Osasun Egoitzari buruzko aipua ezabatzea eta aipatutako S.G. E.S.A.-5eko ezaugarri-taulako 5. atalean agertutako gestio pribatuari buruzko aipua zuzentzea.

- Txostenean sartu diren taula-laburpenetan adierazitako akatsak zuzentzea, zonaldeetako taula orokorrean - 2, 3, 4, 6, 10, 20 eta 21 zenbakiak -, zein hiri areetakoan - 38 eta 42 zenbakiak -, baita sistema orokorretakoan ere -S.G. E.S.A.-2 eta S.G. E.S.A.-6, (19., 43., 52. eta III orr., hurrunez hurren).

- Lurraldearen Egitura Orokor eta Organikoko 1. planoan, ibai-ubide Sistema Orokorra adieraztea eta Antiguarako errepidea Bide Sistema Orokorrari dagokion 20 m.tako babes-tartea marraztea.

- Zonifikazio eta Erabilpen Osoetako 2. planoan, Z. 10 eta Z. 11 zonen arteko eta Z. 18 eta Bide Sistema Orokorraren arteko mugapena zuzentzea, eta 17. Zonari dagokion erabilpen asistentzialeko trama sartzea.

- 2. Sektoreko ezaugarri-taulan sartutako planoa osatzea, behar diren testu-tramen bidez.

- 4. plano-seriean erabilitako sinbologia osatzea, behar den erabilpenen testuaren bidez.

Bigarrena: 4. Area eta 7. Sektorearen behin betirako onarpena ezabatzea mantentzea.

Hirugarrena: Testu Eraberritu bat elaboratzeko beharra ezartzea, bertan adierazitako aldakuntza eta zuzenketa guztiak biltzen direlarik.

Aipatu testua Kontseilu honen behin betirako onarpenera jarriko da bigarren akordioak adierazitakoari dagokionez.

Lehen akordioan adierazitako baldintzak betetzeari dagokion testu horren zatia, behar den egiaztapenera jarriko da.

Aurreko akordioa behin betirakoa da bide administratiboan eta berorren kontra birjapen errekurtsoa tarteka daiteke, Kontentzioso-Administratiboaren aldez aurretik, Foru Aldundi Txit Garai honetako Diputatu Kontseiluaren aurrean hilabeteko epean, iragarki hau argitaratuz geroztik zenbatuta, egoki eritzitako beste bat erabiltzearen kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar GHI-232/87-P05 espedientea erakusketa publikoan geldituko da aztertu ahal izateko, Foru Aldundi Txit Garai honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurune Departamentuko Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan.

Donostia-San Sebastián, 1990eko azaroak 8. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT.